XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Loidisaletxeren oroimenez (1990)

1

Kantari asiko naiz
txorien moduan,
nola garaiak ala
gonbidatzen duan.

Baiña udaberria
eldu dan orduan,
kuku bat etorri da
ta beste bat juan.

2

Ainbat goibeldu ziran
gure euskal erriz,
egunkari ta irratiz
zabaldu zan berriz.

Ku-ku jo zuan orrek
ainbat udaberriz,
gure artean eztu
abestuko berriz.

3

Bigarren egunean,
aurten apirillen,
illeta baten bildu
giñan Errezillen.

Batzuek itzetan da
besteak ixillen,
Loidisaletxe danen
aotan zebillen.